XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez gero genez; amaren gorputzak daukan kokoa ume-zorroa osotzen dauan esia eragiñik umekiaren soiñean sartzen da.

Gaur alan be, gaiso au osatu daitekena dogu.

Pantzeriaren ibillia.

Gaitz au, atzemona danean, eta iraunkor biurtu, iru epetan agertzen da; lenengoa, bigarrena eta irugarrena nunbait.

Lenengo epean, zauri bat agertzen da kokoa gorputzean sartu dan lekuan.

Geienik seksu aldeak dira, baiña alan gertatuz izan daiteke agoan agertzea be.

Zauri oni txankro esaten jako, eta sarri lotsari-tolesturetan gordeta lez aurkitzen da, baiña bere eragiña kutsutu ondoren laster asten da.

Osabidea artu bear da albait ariñen, sasoiz asi ezkero, laster gainditzekoa da-ta.

Gaitz txit itsaskorra dozu.

Bigarren epea da zauria berez ezkutatu danetik asita aurrera; kokoak une ontarako odolean sartu dira bear bada.

Epe onek geiago ta gitxiago iraun oi dau, bai illabetean eta bai urte betean; eta ezaugarri oneik agertzen dira: buruko ta oiñetako miña, zauriak agoan, ulea jausi, azalean girgilla ta erregosiak, azurretan eta giar loturetan miña.

Bigarren epe onetan be, osatu leiteke gaitz au.

Batzutan, alan be, gordeta lez egoten jatzu urteetan.

Kontua euki bear.

Irugarren epea.

Osatzeko alegiñik egin ezpada, beste edozein gaiso lez, beste gorputz-atal baten egin leike bere agerpena: garuntegian, bizkar-azurrean, biotzean naiz odol-ontzietan, azurretan naiz narruan.

Gaitz orrek eldu dautsona itsutu egin oi da, edo-ta gortu; baita, ez gitxitan, zauri ezin osatuak agertzen.

Zelan kentzen da pantzeria?.

Penizilinaz eta beste antibiotiku batzukaz.

Aste bete barruan lau edo bost penizilina inyenziño ezarriaz, ondo doa.

Gitxitan agertu oi da barriro, baiña kontuz ibilli bearra dago.

Penizilina erabilten da aitatu doguzan iru epeetan.

55. Sabelaldia.

Danok euki dogu ama bat, eta jaio aurretik amaren sabelean egonak gara.

Oni deritxogu sabel-aldia.

Sorkunde unean asten da seiñ-aldia, erdi-aldi edo ume-galtze momentura arte iraunik.

Edozein da, naiko denpora bederatzi illabete emon ezkero, sabel-aldia igarteko lain.